+34 946 257 940 gatc@gernika-lumo.eus

Nortzuk gara

Merkataritza Bulego Teknikoa Gernika-Lumoko Udalaren zerbitzua da, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak sustatua.

Zerbitzu bat gara

Zerbitzu publikoa eta doakoa gara Gernika-Lumoko saltokientzat.

Gure helburua

Udalerriko denda txikiei laguntza eta sustapena ematea.

Gure asmoa

Merkataritza-sektore modernoa, dinamikoa, erakargarria eta lehiakorra lortzea.

Gure zerbitzuak

Hauek dira merkataritzari eskaintzen dizkiogun zerbitzuak:

  • Laguntzak eta diru-laguntzak izapidetzeko informazioa, zabalkundea eta aholkularitza ematea.
  • Sektoreari eragiten dioten ordenantzei eta araudiei buruzko informazioa.
  • Jarduerari lotutako kontsultei erantzutea.
  • Sektorerako garrantzitsua den informazioa antolatzea eta zabaltzea.
  • Merkataritza dinamizatzea: merkatarien Elkarteari merkataritza dinamizatzeko kanpainetan laguntzea eta hala eskatzen duten.
  • Gernika-Lumoko Udalaren merkataritza-arloko ekintzak diseinatzea eta abian jartzea.
  • Sektoreari laguntzeko kanpaina instituzionalak zabaltzea.

Eta, oro har, sektorea, bertan lan egiten duten profesionalak eta establezimenduak hobetzeko ekintzak.

Elkarlanean ari gara

Hasi bilatzen gaur

Aurkitu, bilaketa-irizpideen bidez, Gernika-Lumon eskuragarri dauden merkataritza-lokalei buruzko informazioa.