Nortzuk gara
Merkataritza Bulego Teknikoa Gernika-Lumoko Udalaren zerbitzua da, Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak sustatua.
Zerbitzu bat gara
Zerbitzu publikoa eta doakoa gara Gernika-Lumoko saltokientzat.
Gure helburua
Udalerriko denda txikiei laguntza eta sustapena ematea.
Gure asmoa
Merkataritza-sektore modernoa, dinamikoa, erakargarria eta lehiakorra lortzea.
Gure zerbitzuak
Hauek dira merkataritzari eskaintzen dizkiogun zerbitzuak:
- Laguntzak eta diru-laguntzak izapidetzeko informazioa, zabalkundea eta aholkularitza ematea.
- Sektoreari eragiten dioten ordenantzei eta araudiei buruzko informazioa.
- Jarduerari lotutako kontsultei erantzutea.
- Sektorerako garrantzitsua den informazioa antolatzea eta zabaltzea.
- Merkataritza dinamizatzea: merkatarien Elkarteari merkataritza dinamizatzeko kanpainetan laguntzea eta hala eskatzen duten.
- Gernika-Lumoko Udalaren merkataritza-arloko ekintzak diseinatzea eta abian jartzea.
- Sektoreari laguntzeko kanpaina instituzionalak zabaltzea.
Eta, oro har, sektorea, bertan lan egiten duten profesionalak eta establezimenduak hobetzeko ekintzak.
Elkarlanean ari gara
Hasi bilatzen gaur
Aurkitu, bilaketa-irizpideen bidez, Gernika-Lumon eskuragarri dauden merkataritza-lokalei buruzko informazioa.